Soulari omenaldia
The Commitments taldeak, 60ko hamarkadako soulari omenaldia egiten dio. Musikari mitiko eta esanguratsu askoren abestiak joko dituzte. Besteak beste, Little Miltonen, Sam&Dave-en, Aretha Franklin-en, Percy Sledgeren, Otis Redding-en, All Green edota James Brown handiaren abestiekin gozatzeko aukera paregabea izango da Elgetako antzokian zapatuan.
Taldekideak
The Commitments taldea Alan Parker zinegileak 1991n filmatutako lanaren ondorioz sortu zen. Taldekideen artean aldaketak izan dira urte hauetan. Hona hemen egun taldea osatzen dutenak: Dick Massey (bateria), Kenneth McCluskey (gitarra), Joe Walsh, Karen Coleman eta Claire Malone (ahotsak), Eric Okafo (baxua), Abraham Hampton (teklatua), Alex Mathius (saxoa) eta Conor Cantrell (tronpeta).