The Clash zer izan zen azaldu du Rekaldek

iban arantzabal 2007ko urt. 11a, 22:28
Berak ateratako liburua oinarri hartuta oso ondo harilkatu ditu musika, bideoak, argazkiak eta testua. Emanaldi txukuna egiten dihardu. Espaloia Kafe Antzokitik idazten dihardugu testu hau. Argazkia ere oraintxe bertan ateratakoa da.

Goitik behera astindu du Paddy Rekaldek The Clash izan zena. Sasoi horretako egoera sozio-kulturala, musika, kontzertuen nondik norakoa, botak, kremailerak, polizia... Euskal Herriko hainbat talde markatu dituen taldearen berri ematen dihardu, 25 lagunen aurrean. Horren adibide moduan jarri ditu Hertzainak, Kortatu... eta Arrasateko Gaztetxean grabatutako bideo hau ere aipatu du.

1976an agertu zen talde punk hau. hamar uret beranduago laga zuten, 1977aan eta 82an binilo ezagunak egin ondoren. Urte horietan taldekide zirenen berri eman du hitzaldian: Joe Strummer, Mick Jones, Paul Simonon eta Nicky "Topper" Headon. Taldea sortu, ordea, ingalaterran egin zen, eta hiru izan ziren orduan: Tory Crimes (Terry Chimes) eta Keith Levene.

reggae, rock, dub eta beste hamaika estilo landu zituzten. Honen berri wikipediak ere jasotzen du, sakondu nahi izanez gero. Bestela webgune ofiziala ere baduzue hitzaldira etorri ez zaretenondako.

Hitzaldia Elgetako Udalak antolatu du.

Emanaldia Bob Marley bertsioneatzen duen kantu honekin amaitu du, eta txalo batzuk jasota 21:45ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak