Teilatuko hodiak batera garbitzeko proposamena egin du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ots. 2a, 19:37
Hirigintza batzordeak zeregin horretarako jasogailua eta pertsonala kontratatzeko erabakia hartu du.

Etxeko teilatuko hodiak garbitzeko edo konpontzeko beharra duten herritarrei deia luzatu die Udalak. Jakinarazi dute otsailean zehar jasogailua eta pertsonala kontratatzeko erabakia hartu dutela. "Etxeko teilatuko hodiak garbitu nahi duten herritarrek udaletxean eman behar dute izena hilaren 15a baino lehen. Udalak eraikin publikoetako teilatu-hodiak garbitzearen kostua ordainduko du, eta izena ematen dutenen artean ordainduko da gainerakoa".

Kexa ugari udaletxean

Herriko zenbait teilatutik itoginak daudela-eta kexa dezente jaso omen dira azkenaldian. "Gogoratu norberaren ardura dela bere etxeko teilatua eta teilatu-hodiak behar den moduan egotea. Egoera okerrenean dauden eraikinen jabeei abisua emango zaie ahalik eta bizkorren arazoa konpon dezaten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak