Teilatuetatik elurra kentzen ari dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urtarrilaren 30a

Zubillagako suhiltzaileak izan dira goizean herrian. Teilatuetatik elurra kentzen aritu dira.

Egunak dira elurra egin zuenetik baina oraindik ere elur asko dago Elgetan. Teilatuetan gelditu dena, gainera, arriskutsua gerta daiteke urtu eta goitik behera erortzerakoan. Auzokoren batzuk abisua eman dute Udalera eta Udalak neurriak hartu ditu.

Hori dela-eta, Udalak deituta, Zubillagako suhiltzaileak izan dira goizean herrian. Lau teilatu garbitu dituzte, San Roke kalean hiru eta plazan beste bat.

Auto baten kristala ere apurtu du elurrak

Berraondokoan zeuden autoak kendu dituzte prebentzio neurri moduan. Auto batek kalteak izan ditu. Elurra jauzi da teilatu batetik eta autoaren kristal gainera erorita Renaul 21 bateko kristala apurtu du.

Hau ikusita, Udaletik neurriak hartzea erabaki dute eta arrisku lekuetan heziak jarri dituzten arren, gerora suhiltzaileak deitzea erabaki dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak