Tarteko solairua egiten ari dira Artekaleko biltegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko maiatzaren 7a

Udalak laster hustu egin beharko du Patronatuaren eraikinean erabiltzen duen biltegia eta lekua behar du gauzak gordetzeko.

Udalak Artekalen duen biltegian lanak egiten ari dira. Asteon hasi dira beharrean Amaral de Sousa S.L enpresako langileak. "Egunen baten Domingo Iturbe Patronatuaren eraikinean erabiltzen dugun lokala utzi egin beharko dugu", adierazi du udal brigadako burua den Fernando Zenitagoiak. "Bertan gordetzen ditugun gauzak non sartu beharko dugu eta Artekaleko biltegian tarteko solairua egiten ari gara gauza horiei guztiei tokia egiteko".

Pare bat astean, prest

Zenitagoiak esan duenez lanek ez dute luze joko; "pare bat aste inguru", esan du. Amaitutakoan, esaterako, eszenatokia non kokatu izango dute, eta horrekin batera Udala urte hauetan guztietan pilatzen joan gainerako materiala guztia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak