Suaren gainetik salto egin zuten, atzo, askok

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko ekainaren 24a

Trikiti doinuekin lagunduta erre zen San Juan bezperako sua; sorpresa Maala guraso elkartearen suziriak izan ziren.

Guztiz ilundu aurretik, 22:00ak aldera, piztu zuten San Juan sua kiroldegi ondoko berdegunean.  Egurrak, kartoiak eta paperak biltzen aritu direnek lan txukuna egin dute aurten, eta pila ederra zegoen sutan erretzeko prest. Eguarbitzako anai-arreben trikiti doinuekin lagunduta, sua handi nola egiten zen ikusi genuen, eta umeak gainetik salto egitera ere animatu ziren. Jakina, aldamenean egindako San Juan suaren bertsio txikiagoaren gainetik egin zuten salto.

Suziri eta guzti, aurten

Maala guraso elkartearen eskutik Ametsen fabrika ipuin antzeztua eta ogitartekoak izan zituzten herriko neska-mutikoek sua piztu aurretik. Azken sorpresa bat ere bazuten gordeta guraso elkarteko kideek; suziriak, hain zuzen ere. Berezko magia du San Juan bezperak, baina suziriak, Elgetan, ez dira egunero ikusten! Orain, Ferixa Nagusiko jaiak prestatzea tokatzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak