Spinning saioak egiteko 12 bizikleta eta gimnasiorako hiru makina iritsi berri dira Elgetara. Udalak 6.000 euroko inbertsioa egin du eta musikaz lagunduta pedalak astindu nahi dituztenak martitzenetik aurrera izango dute aukera.
Lehenengo bi asteak doan
Otsailaren 3an hasiz gero, spinning ikastaroko lehenengo bi asteak doan egiteko aukera izango dute interesatuek. Zerbitzua doan probatzeko aukera emango du beraz Udalak. Hileko kuota 25 eurokoa izango da aurrerantzean. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena. Saioak martitzen eta eguenetan izango dira 19:30etik 20:15ean.