Sidenorren Erregulazio Espedienteak eragina izango du Elgetako Forjanor lantegiko langileengan

Txomin Madina Milikua 2009ko otsailaren 4a

Espainiako Lan Ministerioak baiezkoa eman dio Sidenor enpresak aurkeztutako behin behineko enplegu erregulazio espedienteari. ELA sindikatutik jakinarazi dute, Elgetako Forjanor lantegian lanean dihardute langile guztiei eragingo diela enplegu erregulazio espediente horrek.

Enpresak ekainaren 30era arte erabili ahalko du erregulazio espediente hori, eta eragina izango du Sidenorren barruan dagoen Elgetako Forjanor lantegian.

     ERE honen arabera, enpresak hilabetero eskariaren arabera egokitu ahal izango du egutegia lantegi bakoitzean, langile bakoitzaren lan jarduna %50era murriztuz. 

     ELA sindikatutik adierazi digutenez, ez daude konforme erabakiarekin, euren esanetan, akordiorik lortu ez delako eta alderdi sozialak pisu gutxi izan duelako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak