Sidenorren enplegu-erregulazioa negoziatzen jarraitzen dute

Txomin Madina Milikua 2009ko urtarrilaren 14a

Elgetako Forjanor lantegiaren jabe den Sidenor enpresak planteatutako erregulazio espedientearen negoziazioan bada berrikuntzarik. Atzo egin zuten azken bilera eta sindikatuak ez daude gustura bertan jasotakoarekin.

ELA sindikatutik esan dutenez, dagoeneko aldi baterako 200 langile kaleratu dituzte, eta orain enpresak beste 100 kaleratzea planteatzen du. ELAtik adierazi dute eurak ez daudela prest negoziatzen jarraitzeko jendea kalera doan bitartean, eta sindikatuak suspentsio espedientea proposatzen duela.

Asmoa litzateke ahalik eta langile gehien sartzea suspentsio espediente horretan, langile bakoitzarengan eragin gutxiago izan dezan. Sidenorreko lantegi guztietarako batera ari dira erregulazio espedientea lantzen, eta beraz, momentuz ezin izan digute zehaztu Elgetan zenbati eragingo liokeen. Ela sindikatutik gaineratu dute, gaur egun akaso arazoak egon badaitezke ere, duela hiruzpalau hilabetera arte sekulako irabaziak izan dituela enpresak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak