Zapatuan Oñatin egindako euskal selekzioaren aldeko jaiaren barruan jokatu ziren Debarroko Soraluce saria pilota txapelketako finalak. Senior mailan Ozkarbiko pilota saileko Aitor Mendizabal eta Andoni Aldape izan dira garaileak. Eneko Muguruzak eta Iñaki Jauregik osatutako Bergarako bikoteari 22-16 irabazi zioten Mendizabalek eta Aldapek.
Gainerako finalei dagokienez, kadete mailan bergararrak eta gazte mailan eskoriatzarrak nagusitu dira aurten.