Sei proposamen egiten ditu aurten uztailerako Elgetako kirol zerbitzuak

Uztailaren 2tik 20ra adin guztietarako kirol jarduerak eskainiko ditu Uda Kanpainak, bi zerbitzutan hiru txanda antolatu direlarik.

Uztailerako adin guztietara kirol proposamenak egiten ditu aurten Uda Kanpainak Elgetan. Multikirola, tenisa, gazte-batuka, batuka, tay-chia eta txikienendako aisialdia dira egiten diren proposamenak. Gehienak 10-16 urte bitarteko gazteendako zuzenduak dira eta gutxienez 3 urte behar dira parte hartzeko.


Txikienendako goizez
3-6 urte bitarteko umeendako Aisialdia izeneko proposamena egiten du Uda Kanpainak. Eskola zaharretan egingo da goizez eta prezioa asteko 30 euro da. 6-12 urte bitartekoendako Multikirola eskaintzen da. Jolas anitzak eta erraketa kirolak sartzen dira hemen. Elgetako kiroldegian buruko da ekintza hau eta prezioa asteko 20 euro da.
Tenisa egiteko aukera ere izango da uztailean Elgetan. Egunero, 10:00etatik 11:00etara ikastaroa izango baitute aukeran martitzenetik eguenera 12-16 urte bitartekoek. Prezioa 25 euro da.
Aurrekoetan bezala, Tay-Chia egiteko aukera ere egongo da aurten. Astelehenetik eguaztenera egingo dira saio hauek kiroldegian 20:00etatik 21:00etara. Prezioa 25 euro da.

Proposamen berria, batuka
Nagusitxoak direnendako, Batuka prestatu dute aurtengoan Uda Kanpainako antolatzaileek. Bi ikastaro izango dira, biak arratsaldez. Bata 10-16 urte bitartekoendako eta bestea 16 urtetik gorakoendako. Ikastaro hauen prezioa 25 euro da eta astean lau ordu dira.

Izenematea, hilaren 26ra arte
Zabalik dago izena emateko epea. Lehenengo diru sarrera egin behar da Kutxan jarduera eta izen-deiturak zehaztuz. Ondoren izenemate orria bete behar da udaletxean. Orduak eta egunak guztiz zehazteke daudenez komeni da aurrez informazio hori kirol zerbitzuan eskatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.