Sei egun dituzte herritarrek udal kirol zerbitzuetako doako saioetan parte hartzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urriaren 3a

Elgetako Udalak kirol zerbitzuetako saioetan doan parte hartzeko aukera ematen du aurten. Interesatuei sei egun gelditzen zaizkie gustuko kirolean inongo konpromisorik gabe proba egiteko.

Ate irekiak dira eta hilaren 10era arte egingo dira.
Astelehenean 2-9 urte bitarteko umeek eskolan 17:00etatik 18:00etara egingo den psikomotrizitate saioan doan parte hartzeko aukera izango dute. Yoga 19:00etan izango da eta tai chi 20:00etan. Martitzenean nagusiendako kirol saioa (16:00), gazteendako zerbitzu konbinatua (18:00) eta mantentze gimnasia saioa (19:00) egingo dira. Eguaztenean oinarrizko soin hezkuntza (17:00), yoga (19:00) eta tai chi (20:00) egingo dituzte. Eguenean, azkenik, nagusiendako kirol saioa (16.00), gazteendako zerbitzu konbinatua (18:00) eta mantentze gimnasia (19:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak