Sebastian Arantzabalek hamargarren egin du Gipuzkoako hiru txirlo txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko eka. 8a, 13:37
Elgoibako San Migel taldeko kideak jaun eta jabe izan dira. Banaka, binaka eta taldeka irabazi dute.
Bukatu da Gipuzkoako hiru txirlo txapelketa. Soraluzeko Ezoziako bolatokian jokatu zen azken jardunaldia, eta bertan erabaki zen txapelduna. Bi bolari berdinduta gelditu ziren 26 txirlo botata. Azkenean, Xabier Loilak jantzi zuen txapela, eta Iker Izagirre bigarren gelditu zen. Biak aurten talde nagusia izan den Elgoibarko San Migel taldekoak dira. Banaka, binaka eta taldeka irabazi dute

Sebastian Arantzabal, hamargarren

Elgetako bolariei dagokienez, hamargarren amaitu du txapelketa Sebastian Arantzabalek. Guztira, 65 bolari aritu dira txapelketan, eta jardunaldi bat Elgetako Bolatokian egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak