Santixau jaixak egingo dituzte Goimendi auzoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko uztailaren 18a

Festak ez egiteko puntuan egon badira ere, azkenean hilaren 24an eta 25ean ospatuko dituzte Santixauak Goimendi auzoan.

Datorren eguenean, 21:00etan, emango diete hasiera Goimendiko Santixau jaiei. Berakatz zopa banatuko dute auzoko plazan eta 23:00etatik aurrera Laja eta Narbaiza trikitilarien erromeriarekin gozatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek.
Santiago Egunarekin, hilaren 25ean, egingo dituzte ekitaldi nagusiak. 11:00etan meza esango dute auzoko ermitan eta eguerdian soka dantza egingo du Kezka taldeak. Joxe Agirre eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariak Goimendin izango dira saio egiten eta umeendako jokoak ere antolatu dituzte. 13:00etatik aurrera izango da hori.

Herri kirolak, arratsaldean

Aizkolariak eta harri-jasotzaileak izango dira 16:00etatik aurrera. Aratz Mugertza eta Julen Kañamares aizkolariak eta Izena IV. harri-jasotzailea.
Boleta txapelketa egingo dute 18:30etatik aurrera. Iluntzean, atzera ere erromeria izango dute Goimendin Izer eta Lutxurdixo trikitilariekin. Txokolatea banatuko dute baita urdaiazpikoa zozketatu ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak