Santixao jaiak ospatuko dira aste bukaeran

Maider Arregi 2010eko uztailaren 19a

Uztailaren 24 eta 25ean, Santixao jaiak ospatuko dira Goimendi auzoan. Erromeria, bertsoak eta jolasak ez dira faltako. Egitaraua prest dute eta jarraian duzu ikusgai:

Uztailak 24, zapatua

21:30ean jaiei hasiera eta berakatz-zopak auzoko plazan

23:00etan eta goizaldera arte  Erromeria  Miren eta Agurtzane trikitilariekin.
Goizaldeko 2:00etan sorpresa.

Uztailak 25, domeka

11etan meza.

12:00etan soka dantza Kezka dantza taldearekin.

12:30etan Bertsolariak: Joxe Agirre eta Gorrotxategi.

Ondoren musika Jon Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin.

13:00etan: Umeentzako jolasak.

18:00etan: Herri kirolak. Goenatxo III.a harri-jasotzailea eta Barberena eta J.M. Mujika aizkolariak.

18:30ean Bola-joko txapelketa.

19:00etan bertsolariak: Joxe Agirre eta Gorrotxategi. Ondoren, gauerdira arte Erromeria Jon Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin.

20:00etan Urdaiazpikoaren zozketa eta txokolatada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak