Santa Ageda doinuak kaleetan barrena zabaldu dituzte eskolako umeek

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko otsailaren 4a

Arratsaldean irten dira Herri eskolako umeak Santa Ageda koplak abestera. Herriko hainbat tokitan abestu dute.

Batzuk txirulekin, beste batzuk makila eskuan... Herri eskolako umeek eta irakasleek Santa Ageda bezperako arratsaldea izan dute gaur. Koplak abestu dituzte kalez kalez eta Herriko plazan egin dute azken saioa Haur hezkuntzako umeekin batera.

Iluntzean helduak

Maala guraso elkarteak antolatuta, berriz, 18:00etan talde polita irten de Herri eskolatik koplak abestera. 5. eta 6. mailako ikasleekin batera irten dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak