XVI. mendetik datorren ohiturari jarraipena emanez Elgetako nobleak biharko egunarekin, San Sebastian egunarekin, elkartuko dira urteroko ekitaldia egiteko. Lurrak defenditzeko sortua, Errege Katolikoen garaitik datorren kofradia da honakoa. "Lurrak defenditzeko Errege Katolikoek armak edukitzeko emandako baimenarekin sortu zen kofradia", adierazi du idazkaria den Jose Ramon Irazabalek. Gaur egungo kofradeak aurrekoen oinordekoak dira, eta bihar emango diote jarraipena mendeetako tradizioari.