Goiko auzoko bizilagunek ahalegin berezia egin dutela azaldu digute: San Roke egunean, urtero, zuhaitza altxatu eta eguerdi partean hamarretakoa egin dutelako azken urteotan. Aurten ere antzera egin nahi izan dute eta gainontzeko bizilagunen laguntzaz erantzun ona jaso du festak.
San Roke eguna eguerdiko mezarekin hasi eta horren ostean Elgetako tabernetan trikipoteoa egin zuten. 62 lagunentzako Herri Bazkarirako mahaia gertatzen ere ikusi genituen auzotarrak; azaldu zigutenez gainera, espero baino jende gehiagok hartu zuen parte. Abuztuko erdialdean izanik, lagun ugari batu zituen festak Elgetan.
Datorren urteko festara begira jarrita daude dagoeneko, izan ere, dudarik gabe, San Roke arrakastatsuak izan dira aurtengoak.