San Roke eguna abuztuaren 16an ospatzen da. Aurten Elgetako bospasei lagun jai horiei bultzada emateko ahaleginean dabiltza. "Indarra galdu dute San Roke kaleko jaiek, eta pentsatu dugu zerbait egin beharra dagoela", azaldu du lantaldeko kide den Fernando Ojangurenek. "Ez dugu momentuz guztiz zehaztua, baina nahiko genuke bazkari bat antolatzea eta trikitilari batzuk ekartzea".
Dirua batzeko, zozketak
Momentuz, eta dirua batzeko, zozketak antolatu dituzte. Iñaki jatetxean bi lagunendako afaria zozketatu dute urtarrilean. Saria 961 zenbakidun txartelari egokitu zaio.