Hori dela eta Udalak idatzi bat kaleratu du euren harridura eta haserrea erakusteko.
"Mutikokeriok legearen babesik ez daukate eta neurriak hartzea bada dagokiona hartu egin beharko dira. Herritarrok ezin duguna aguantatu da inpunidade osoarekin edozer egitea libre dela pentsatzea. Elgetan zaila da gauza hauek isilean egitea, eta inork ez ikusteko modurik onena ez egitea dela gogoratu nahi diegu herritar guztiei", dio Oxel Erostarbe alkateak idatzian.
Lorontziak jadanik ipini dituzte dagokien lekuan, Salvador kalean eta berriz horrelakorik ez gertatzea espero dute.