Salbador kaleko garajeetako ateak atzera ateratzeko laguntzak emango ditu Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko uzt. 18a, 16:28
Udalak bere gain hartuko du, halaber, ur hartune pribatuak berriztearen kostua.

Salbador kaleko urbanizazio lanen zati handiena eginda dago. Kale horretan dauden garajeen ateak behar den moduan egokitu behar dira orain. Amaral de Sousa enpresako beharginak hasita daude dagoeneko zeregin horretan.
"Udalak gurako luke Salbador kaleko zenbaki bakoitiko garajeen ateak atzeko kalera ateratzea", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak. "Ez da kasu guztietan egiterik izango, baina jabeei jakinarazi nahi diegu Udala prest dagoela lan horien %50a bere gain hartzeko". Informazio gehiago behar izanez gero interesatuek udaletxera jo behar dute.
Fermin Iribar elgetarraren garajeari egin diote dagoeneko aldaketa. Salbador kaleko atea betirako itxi eta irteera atzeko kaletik egiten dihardute beharginak.

Ur hartuneak

Udalak, halaber, bere gain hartuko du ur hargune pribatuak berriztearen kostua. "Salbador eta Lasao kaleko herritarrei dagokie gastu hori ordaintzea, baina Udalak erabaki du kostu hori bere gain hartzea", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak.
Sare orokorretik etxera  arteko instalazioa da Udalak ordainduko duena. "Etxearen fatxadatik barrurakoa jabeei dagokie ordaintzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak