Salbador kalean ezin izango da aparkatu

Edu Mendibil 2008ko abu. 31a, 16:11

Salbador kaleko urbanizazio lanak amaitzear daude. Elgetako Udalak bertan aparkatzea debekatu zuen abuztuan. Izan ere, Salbador kalean oinezkoek lehentasuna izatea da Udaleko arduradunen asmoa.

Irailean zehar kalearen gaineko araudia lantzen hasiko dira udaletxean. Horretarako, Salbador kaleko bizilagunak bilera baterako deituko dituzte datozen egunotan. Oraindik bilera horren data zehazteko dago.
Esan bezala, autoek ezin izango dute kalean aparkatu aurrerantzean. Udalak neurri horren berri emateko hainbat kartel jarri zituen abuztuan. Karga eta deskarga lanetarako bakarrik aparkatu ahal izango da bertan, gehienez 15 minutuz. Era berean, 3.000 kilotik gorako kamioek baimen berezia eskatu beharko dute udaletxean kalera sartu ahal izateko. Hamabost eguneko aurrerapenarekin eskatu beharko dute aipatutako baimena udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak