Salbador kalean egitekoak diren lanei begira Torrealdeko etxebizitzetara ura eramateko

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urriaren 18a

Oxel Erostarbe alkatea: "Aurreko Udalak ez ditu bere garaian hartutako konpromisoak bete eta orain guk konpondu beharko ditugu gauzak"

Elgetan hirigintza lan handiak daude iristear. Salbador kalean ur hoditeria, gasa, argindarra, zuntz optikoa eta ur zikinen hoditeria sartu behar dira. Garrantzitsua da lanok lehenbailehen egitea. Ur hoditeria sartu ezean Torrealdeko babes ofizialeko etxebizitzetarako Ur Partzuergoak ez du ur lizentziarik emango. Gertatu daiteke beraz, etxebizitzak amaituta egotea, baina bertan bizitzerik ez izatea.
"Aurreko Udalak ur hoditeria sartzeko konpromisoa hartu zuen  baina ez du bete", azaldu du Oxel Erostarbe alkateak. "Argindarrarekin ere gauzak gaizki egin dira. Printzipioz ez gara ur eta argindar barik etxebizitza horietan bizitzeko baimena ematearen aldekoak".


Hilabete barru, dirulaguntzen berri
Udalak lehenbailehen egin nahi ditu Salbador kaleko lanak, baina guztiak batera egin nahi ditu. Lanok egiteko Eusko Jaurlaritzara eskatuta dituen dirulaguntzen berri zain dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak