Salbador eta San Roke kaleak ibilgailuei itxita asteburuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko irailaren 20a

Elgetako Udalak bat egin du Autorik Gabeko Nazioarteko Egunarekin eta bariku arratsaldetik astelehenera bitarte itxi egingo ditu ibilgailuendako Salbador eta San Roke kaleak.

Irailaren 22an Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna dela-eta, Elgetako Udalak Salbador kalea eta San Roke kalea, elizatik plazara, ibilgailuendako itxiko ditu bariku eguerditik astelehenera bitartean.
Elgetako Udalak hausnarketa eragin nahi du herritarren artean. Ibilgailu pribatuak gehiegi erabiltzen ditugu. Honek, besteak beste, lurraren beroketa eta kutsadura eragiten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak