Salbador eta Lasao kaleetako bizilagunekin batzarrak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko uztailaren 18a

Udalak hil bukaerarako nahi du abian ibilgailuen arautegia; egutegi bat zehaztu du bizilagunekin batzarrak egiteko.

Hainbat aldaketa ekarriko ditu Udalbatzak onartu berri duen oinezko kaleetako arautegiak. Agintariek martxan nahi dute hil amaierarako. Pibotak altxatu eta bizilagunek mandoekin funtzionatzen hastea nahiko lukete egoera berriak ekar lituzkeen arazoak edo zailtasunak lehenbailehen detektatzeko. Informazioa batzarrak egingo dituzte atariz-atari.

Batzarrak, bi asteotan

Bihar, astelehena, Salbador kaleko merkatariekin bildutako dira udal ordezkariak, baita kale horretako 32. atariko bizilagunekin ere. Hemendik abiatuta bi asteotan 32 batzar egitea aurreikusten du Udalak. Bestetik, arautegi berriaren gaineko esku-orria etxez-etxe banatuko dute herritar guztiak informatuta egon daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak