Salbador Egunean herri afaria eta erromeria egingo dituzte, besteak beste

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko abu. 4a, 20:56
Eguaztenean, hilaren 6an, ospatuko dute Salbador Eguna. Urbanizazio lan handiak egin dituzte kale horretan eta aurtengo jaietan kale dotorea estreinatuko dute bizilagunek.

Eguerdian emango diote hasiera Salbador Egunari Elgetan. Salbador ermitan meza eta inguruan hamaiketakoa egingo dituzte. Bizikleta lasterketa berreskuratu dute aurten eta herri afarirako menua gertu dute: entsalada mistoa eta errusiar entsalada, gixaua (karrillerak), euskal pastela eta kafia. Antzolatzaileek jakinarazi dute euri arriskurik balego afaria eta erromeria Espaloia Kafe antzokian egingo direla.

Egitaraua

12:00etan, salda.
12:30ean, meza.
13:00etan, txorizo eta tortillak borondate truk.
13:30ean, poteoa.
15:30ean, ur-putzuak Maala parkean.
19:00etan, bizikleta lasterketa.
21:30ean, auzo afaria eta kantuak.
22:30ean, erromeria Pantxo eta Arantza taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak