Salbador eguna ospatu dute elgetarrek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abuztuaren 6a

Giro ederrean ospatu dute Salbador eguna Elgetan. Egun osoko egitaraua prestatu dute auzotarrek. Lehenengo salda beroa izan dute, eta ondoren meza Salbador ermitan. Meza ostean txorizo eta tortilla pintxoak dastatzeko aukera izan dute gerturatutakoek. Egunari amaiera emateko auzo afaria egingo dute Salbador kalean bertan. Ondoren, Jainaga eta Narbaiza trikitilariek gaua girotuko dute. Nahi duenak dantza egiteko aukera paregabea izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak