Saihesbidearen 2. faseko trazatu proiektua, onartuta

Goiatz Arana Begiristain 2008ko uztailaren 2a

Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu egin du Elgetako saihesbidearen bigarren faseko trazatu proiektua. Zati osoa kilometro bat eta ehun metro luze izango da eta hiru elementu nagusi izango ditu: bi biribilgune eta tunel artifizial bat.

Tunel horixe izango da, hain zuzen, proiektuko fabrika-obra garrantzitsu bakarra eta ingurumen-eragina murrizteko egingo da; bere gainean, GI-2632 errepideko bidegurutzea berregingo da. Obrak egiteko epea hamazazpi hilabetekoa da, eta lizitazioko oinarrizko aurrekontua ia 11 milioi euro t’erdi.

Proiektu hori 2005. urtearen bukaeran irekitako Elgetako saihesbidearen 1. fasearen luzapena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak