Sagardo eguna hilaren 15ean ospatuko dute

Miren Arregi Amasorrain 2007ko ira. 7a, 16:07
Datorren zapaturako, hilaren 15erako, alegia, sagardo eguna antolatu du Gazte Asanbladak. Hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa. Ekintza desberdin ugari antolatu du Elgetako Gazte Asanbladak egun horretarako, beste urte batzuetan egin izan duen bezala. Besteak beste, patata tortilla lehiaketa, sagardo dastatzea, txitxi-burruntzia eta kontzertuak antolatu dituzte.
Laster udazkenean sartuko garela eta, azken urteotako ohiturari jarraituz, sagardo egunak jende ugari erakarriko du Elgetako plaza eta kaleetara. Esan bezala, arratsaldean ipiniko dituzte sagardo kupelak herriko puntu desberdinetan. Sagardotegi askotatik ekarriko dituzte  kupelak herrira eta sagardo dastatzea erakargarria izango da, benetan. Hori guztia tabernarien ezinbesteko laguntzarekin.

Arratsalderako ere ekintza ugari antolatu ditu Gazte Asanbladak. Esaterako, 18:00etan izango da patata tortilla lehiaketa herriko plazan. 20:00ak inguruan  izango da tortilla lehiaketako sari banaketa. Joan den urtetan ez bezala, aurtengoan afariaren ordez txitxi-burruntzia egingo dute.

Txitxi-burruntziaren ostean, dantzarako eta ongi pasatzeko aukerarik ere ez da faltako gaztetxean. Izan ere, musika kontzertuak antolatu ditu Gazte Asanbladak gauerako. Hain zuzen ere, herriko Gazte Asanbladak herritarrak gonbidatu nahi ditu parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak