Flori-Poti taldea izan zen irabazlea; Erleak taldeak jaso zuen tortillarik originalenaren saria, eta azkenak I,i,i... gaztetxi taldekoak izan ziren.
Txitxiburduntzirako ere jende asko gerturatu zen plazara, eta elgetarrak jatunak direlako-edo, une batez ogi barik ere geratu ziren. Eguna borobiltzeko, dantza nahikoa egin zuten gaztetxera gerturatutakoek.
Sagardo Egunaren osagarri, iaz bezala, herriko baserritarren azoka ere izan zen, goizez, eta jendea ibili zen, batzuk begira, eta erosketak egiten, beste batzuk.