Politikoa orokorreko kontuen gainean egingo dute berba: aktualitate politikoa, Aralarreko Antolakuntza idazkari izendatu berri izana... Bestalde, Gipuzkoako kontuak ere hizpide izango dituzte. Batzarkide denez, Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako batzar nagusietan aztergai dituzten kontuak ere izango dituzte berbeta gai. Fiskalitatea, zaborren kudeaketa, gizarte zerbitzuak, mugikortasuna, errepideak... Azkenik, Elgetako kontuak, hezkuntza eta kirol zinegotzi den heinean.