Uberak azaldu digu sorpresaz hartu duela kargua, baina era beran ilusioz: "Patxik proposatu zidan berarekin joatea". Ardura handiko lana izango dela aitortu du; egin beharko du, besteak beste, Aralarreko kideak koordinatu eta babestu. "Barne antolakuntzaz arduratuko naiz. Kontuan hartu alderdi gaztea dela, baina emaitza onak izan ditugu", dio Uberak.
Zinegotzia Elgetan
Rebeka Ubera Elgetako zinegotzia eta Batzar Nagusiko ordezkaria da.