Prest dute Espaloian programazio berria

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urr. 1a, 11:36
Espaloia Kafe Antzokiak prest du ikasturte berrirako programazioa. Urriaren 9an emango diote hasiera, 20:00etan, Pierola etxearen ardo dastatzearekin.

Urriko programazioan musika eskaintza da nagusi. Ez da pailazo ikuskizunik, erakusketarik edo ikus-entzunezkorik faltako, baina ekitaldi nagusiak datorren hilean musika izango dute protagonista.
Danbaka musika lehiaketaren hirugarren edizioko bi kanporaketa jokatuko dira urrian. Lehenengoa urriaren 17an eta hurrengoa 31n, biak ere 22:30ean hasita. 39 taldek eman dute izena lehiaketan, baina 24k bakarrik izango dute lekua. Sailkatuen zerrenda gaur bertan emango dute ezagutzera.
Danbakako kontzertuez gain, urriaren 25ean emanaldia egingo dute Espaloian Never Surrender, Enboskada, Ostiada Oi! eta Hell Beer Boys taldeek.

Soul doinuak Irlandatik

Soul doinuak gustuko dituztenendako gozamena izango da The Commitments talde irlandarra bertatik bertara entzutea. Urriaren 18an izango dira Elgetan. Kalitate handiko taldea da, mundu mailan sona handikoa.

Bestelako publikoendako

Udalak ere bi ekitaldi antolatu ditu Espaloian urrirako. Lehenengoa umeei zuzenduta; Poxpolo, Mokolo eta konpainiaren ikuskizuna, hain zuzen ere. Urriaren 19an izango da,  domeka, 17:30ean hasita.
Ikus-entzunezkoa ere emango dute. Urriaren 29an izango da hori. Euskal paisaiak eta euskal herritarrak izenburupean diapositibak erakutsiko dituzte 20:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak