Aurreko zapatuan egindako Sagardo egunaren bueltan balorazio positiboa egin dute gaztetxetik. "Eskerrak eman nahi dizkiegu jaia kolorez janzten lagundu ziguten denei; tabernariei, epaimahaikideei, tortilla lehiaketan parte hartu zutenei, tortilla pintxoak jan zituztenei, plazara bertaratu zirenei, triki bertso poteoan parte hartu zutenei, txitxiburduntzian egon zirenei, kontzertutara etorri zirenei... Aurten ere, auzolanaz herri guztiarendako jai egun bat egitea eta denon artean gozatzea lortu dugu".