Podologoak hilaren 28an izango du kontsulta

Oihana Elorza Gorostiza 2010eko urtarrilaren 21a

Podologoarengana joan gura duen herritarrak, ordea, txanda hartu beharko du

Podologoak datorren eguenean, hilak 28, pasako du urtarrileko kontsulta, arratsaldeko 15:00etan.

Podologoarengana joan gura duen herritarrak, ordea, txanda hartu beharko du, bezero kopuru jakin bat baino ezin baitu hartu kontsulta bakoitzean. Gehienez 22 lagun hartuko ditu eta interesa duenak aurrez izena eman behar du. Horretarako, Nati Arrietari esan edo deitu behar dio. 943 76 80 77 da telefono zenbakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak