Pilotalekua egun eta ordu zehatzetan erabiltzeko ordutegia ipini dute

Irati Agirreazaldegi 2007ko ots. 5a, 09:57
Kiroldegiko pilotalekua erabiltzeko hainbat eskari jaso direnez, Udalak erabaki du zozketa egitea eskaria egin dutenen artean. Zozketan, elgetarrek lehentasuna izan dute. Guztira, 13 lagunek hartu dute lekua urte guztian frontoian jarduteko, eta Ozkarbi elkarteak ere hainbat ordu hartu ditu.

Pilotalekua berritu dutela eta, tarifak igo egin dituzte. Frontoia ordubeterako alokatuz gero, argiarekin 15 euro ordaindu behar dira, eta argirik gabe, 10 euro. Berogailua erabiltzearren, tarifa bereziak ordaindu behar dira: 15 euro, linea bakarra erabiliz gero; eta 20 euro, biak erabiltzen badira.


Kiroldegia bestelako kirol ekintzetarako ere aloka daiteke: 29,15 euro egun erdirako, argirik gabe; eta 52,30 euro, argiarekin. Egun osorako, berriz, 58,45 euro eta 92,65 euro. Kirol ekintzak ez diren beste jarduera batzuetarako pilotalekua erabiltzeko, egun erdia, argirik gabe, 39 euro da, eta argiarekin, 63,35; egun osoa, 68,20 edo 102,20 euro.

Libre dauden orduetan, edozeinek izango du pilotalekua erabiltzeko aukera. Horretarako, Bolatoki tabernara joan baino ez dute egin behar, eta erabiltzen duten denboraren arabera, dagokiena ordaindu.

Beste zerbitzuen tarifak

Kiroldegiko gainontzeko zerbitzuen tarifak ere garestitu egin dira. Saunako ordubete 4,50 euro ordaindu behar da, eta bonoak ere badaude: 19 eurotan bost saiotarako bonoa, eta hamar saiotarakoa, 37,35 eurotan. Squash pista ordubetez erabiltzeko, 4,50 euro ordaindu behar da, eta hilabeteko erreserbarengatik, 3,90 euro. Gimnasioa erabiltzeko prezioak hauek dira: norbanakoak, orduko 2,15 euro, eta taldeak ,11,75. Taldeak, egun erdirako alokatzeko, 27,30 euro, eta egun osorako, 59. Kiroldegiko dutxak erabiltzeko euro bat ordaindu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak