Ikusmina handia zen eta udal pilotalekura jende ugari hurbilden zen bariku iluntzean. Karteleran, lau norgehiagoka, guztiak ere 4 t'erdiaren barruan herri mailan egiten den pilota txapelketako finalerdiak.
Gazteetan lehenengoak finalerako txartela lortzen Jon Irazabal eta Mikel Ormaetxea izan ziren. Finalean izango den beste bikotea, David Peñalver eta Txomin de Vega izango da. Bi bikote finalistak sailkapen ligaxka berean aritu dira, eta dagoeneko aurrez aurre ikusi ditugu kantxan. Iazko txapeldunak, Peñalver eta De Vega nagusitu ziren okasio horretan.
Finalak hilaren 31n
40 urtetik gorakoen txapelketan, berriz, finalean sartzea eta txapela janztea zer den dagoeneko ezagutzen duen pilotari bat baino gehiago egongo da aurten. Alex Arantzabalen eta Alberto Telleriaren kasua da. Bikote moduan lortutako garaipenak dira ordea, eta aurrez aurre ikusiko ditugu 31ko finalean. Esan, txapelketa barruko norgehiagokan Ibarluzea eta Telleria nagusitu zitzaiela Goenagari eta Arantzabali.
Finalerdietako emaitzak
* 40 urtetik gorakoak
1. Koldo Goenaga-Alex Arantzabal/Asier Morales-Fernando Zenitagoia 22-14
3. Anjel Ibarluzea-Alberto Telleria/Jose Mari Zubiaurre-Iñaki Ugarteburu 22-11
* 40 urtetik beherakoak
1. Unai Alkorta-Etor Garate/Jon Irazabal-Mikel Ormaetxea 11-22
2. David Peñalver-Txomin de Vega/Iban Retolaza-Jabier Larrañaga 22-9
Finalak, hilaren 31n
1. Koldo Goenaga-Alex Arantzabal/Anjel Ibarluzea-Alberto Telleria
2. Jon Irazabal-Mikel Ormaetxea/David Peñalver-Txomin de Vega