Pierola ardo upategiak sendagile baten ponentzia eta ardo-dastatzea ekarriko ditu Espaloira

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko martxoaren 12a

Luis Bujanda Donostia Ospitaleko sendagileak ardo kontsumoaren eta osasunaren gaineko ponentzia egingo du. Haren anaia eta Fernandez Pierola upategiko Carlos Bujandak ardo-dastatzea egingo du. Izena eman beharra dago.

Arabar Errioxan, Moreda herrian, aurkitzen da Fernandez de Piérola ardo upategia. Eguenean, hilak 18, sendagile baten ponentzia eta ardo-dastatzea eskainiko ditu Espaloia kafe antzokian.
    Luis Bujanda Fernandez de Piérola Donostia Ospitaleko medikua da, eta upategiko arduradun Carlosen anaia. Ardo kontsumoa eta osasuna lotuko ditu bere ponentzian.

Ardo-dastatzea

Hitzaldiaren ostean, ardo-dastatzea egingo dute. Upategiko ardoak emango dituzte dastatzera. "Primiziak ere eramango ditugu", aurreratu du Carlos Bujanda Fernandez de Piérolak. "Tartean, Cyatho Verdejo zuria (Rueda), barrikan ondutako 2009ko Fdez. de Pierola zuria, 2004ko gura erreserba beltza edo 2005eko Virium erreserba berezia". 19:30ean egin dute hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak