Perretxiko erakusketa eta pintxo lehiaketa, domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 16a, 00:00

Erakusketa 11:30ean zabalduko dute, pintxo lehiaketako sariak 13:30ean banatuko dituzte Herriko plazan.


Hiru hitzorduk bat egingo dute domekan Herriko plazan. Goiztiarrenak, umeak izango dira, izan ere, perretxikoak batzeko irteera egingo dute 10:00etan abiatuta.

Perretxiko erakusketa

Hainbat herritar perretxikoak batzen aritu dira egunotan. Batutako ale ederrenak — onak eta txarrak— Herriko plazan ipiniko dituzte ikusgai 11:30etik 13:30era. Perretxiko bakoitza bere kartelarekin lagunduta joango da, ona, txarra edo hilkorra den ondo desberdintzeko. Mikologia eskola jasoko dugu.

Pintxo lehiaketa

13:30ak aldera, Pintxo lehiaketako sariak banatuko dituzte Herriko plazan. Elgetako zazpi tabernek hartuko dute lehiaketan parte, tartean Ostatu tabernako Arantza Aretxagak, iazko irabazlea. Epaimahaiko kideak  tabernaz taberna ibiliko dira pintxoak puntuatzen. Epaimahaikoek emandako iritziaz gain, aurten herritarrek ere hitza izango dute lehiaketan. Tabernetan ipiniko duten fitxa batean botoa emateko aukera izango dute.

'Elgetaklik'

Lan gutxi jaso ditu Udalak lehenengo aldiz antolatu duen Elgetaklik argazki lehiaketan. Gaztelekuko gazteak, baina, animatu dira parte hartzera. Argazkiak ikusgai egongo dira domekan herriko tabernetan. Sari banaketa ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak