Patxi tabernak eraman du aurten pintxo onenaren saria

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 19a, 16:05
Herriko sei tabernak hartu zuten azkenean parte II. pintxo lehiaketan. Patxi tabernakoek jaso dute txapela.

Herriko tabernariei bultzada eman nahian, Udalak antolatutako pintxo lehiaketako sariak domekan banatu zituzten. Zazpi taberna ziren parte hartzekoak, baina gaizki ulertu batengatik sei izan ziren, azkenean. Lan handia egin dute tabernariek, eta borondatea jarriz, pintxo originalak aurkeztu zituzten. Patxi tabernakoek jaso dute txapela honako hiru pintxoekin: Porru muselina urdaiazpiko karraskariarekin, bakailaoa ajoarriero erara porru melatuarekin, eta masail brika onddo saltsarekin. Pozik ziren txapeldunak, irabazteaz gain pintxo guztiak saldu zituztelako. Tabernetan euro batean probatu ahal izan ziren pintxoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak