Patxi Basauri berriz ere alkategai

Goiatz Arana Begiristain 2007ko apirilaren 16a

Elgetako alkate Patxi Basauri alkatetarako aurkeztuko da berriz ere datozen udal hauteskundeetan. Basauri da Euskal Autonomia Erkidegoan alkatetzan urte gehien daramana; otsailaren 1ean egin ditu 31 urte kargu horretan.

Hautesle-elkarte berria

Izan ere, azken bi agintalditan EA eta EAJ elkarrekin joan dira Elgetan. Koalizioaren balorazio positiboa egiten dute bi alderdietako kideek eta, horregatik, hautesle-elkarte berri bat osatzea erabaki dute, horren atzean egongo den taldea orain arteko bera izango delarik funtsean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak