Patronatuko berritze lanak egiteko 123.000 euroko dirulaguntza agindu du Eusko Jaurlaritzak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ots. 26a, 13:44
Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailetik etorriko da dirulaguntza. Udalak urte bukaerarako idatzita nahiko luke proiektuak.


Martitzenean egindako osoko bilkuran eman zuen albistearen berri Oxel Erostarbe alkateak. "Kalkulatzen dugu eraikinaren berritze lanen aurrekontua milioi bat euroren bueltan ibiliko dela. Herritik kanpoko erakundeen babesa ezinbestekoa dugu Elgetan garrantzi horretako proiektuak aurrera eramateko. Ate joka jarraitu beharko dugu babes gehiagoren bila".

Proiektua aurten

Eusko Jaurlaritzarena ez da proiektu horrek jaso duen dirulaguntza bakarra.Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.996 euro agindu ditu proiektua idazteko. Udal gobernuak nahiko luke proiektua urtea amaitu aurretik idatzita egotea. Eraikina jabetza, bestalde, gotzaindegiarena da. Negoziazioei buruz galdetuta "aurrera doaz", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak