Elgetako udala erabaki garrantzitsu bat hartzeko puntuan dago. Domingo Iturbe patronatuaren eraikinaren Ideia lehiaketara aurkeztutako 20 proposamenak Foru Aldundiko zein Arkitektoen Eskolako teknikoen esku egon dira egunotan.
Ateratako ondorioak gaur bertan aurkeztuko dituzte udaletxean egitekoa den bilera batean. Besteak beste, proposamen bideragarrienak zeintzuk diren argituko dute bertan. Gero, ondorio horiek guztiak asteleheneko Hirigintza batzordean baloratuko dituzte.
Gotzaindegiaren erantzunaren zain
Bien bitartean, Udalak eraikinaren erabilera eskubideen gainean Gotzaindegiak aurkezteko duen proposamenaren zain dago. Udal ordezkariak orain bi aste batzartu ziren Jose Inazio Munilla gotzainarekin eta 15 eguneko epean erantzun bat emateko konpromisoa hartu zuen.