Oxel Erostarbe alkateak kazetarien eta herritarren galderak erantzungo ditu bihar Goitb Magazinean

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urr. 22a, 15:53
Eneko Azkarate kazetariaren galderak erantzungo ditu Erostarbek bihar, urriak 23, 19:45ean hasiko den zuzeneko saioan. Ikus-entzuleek ere euren galderak luzatu ditzakete.

Eguenero 'Alkatearekin Berbetan' izeneko tartea egiten dute Goitb-ko Goiena Magazinean. Aurreko astean Ino Galparsoro Arrasateko alkatea egon zen eta honakoan Elgetako alkate Oxel Erostarbe egongo da.
     Erostarbek Eneko Azkarate kazetariaren galderak erantzungo ditu, guztiak herriarekin lotutakoak. Ikus-entzuleek, gainera, euren kezkak eta zalantzak planteatzeko aukera ere izango dute zuzeneko saio horretan.

Bi bide galderak egiteko

Ikus-entzuleek bi bide dituzte alkateari galderak luzatzeko. Bata, Internet bidez magazinea@goiena.com helbidera idatziz. Bestea telefono bidez 943-25 05 03 telefonora deituz. Kasu honetan zuzenean sartuko litzateke deia platoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak