Oxel Erostarbe alkateak epai baten berri eman ez izana salatu du EAJ-EAk

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ots. 18a, 21:08
Erostarbek interes elektoralistak salatu ditu EAJ-EAren kritiken ostean.

Elgetako EAJ-EAren eskutik jakin dugu asteon Bilboko epaitegi batek 56.670 euro ordaintzera kondenatu duela Elgetako Udala duela urtebete Alberto Olalde udal aparejadorea kaleratzeagatik. "Alkateak hiru hilabetez ezkutatu du erabakia elgetarren, oposizioaren eta gobernu kideko zinegotzien aurrean", salatu dute EAJ-EAtik. "Oxel Erostarbek lau haizetara zabaldu du politikan gardentasunaren beharra (...), hemen dugu horren erakusle garbia (...) eta alkatearen benetako aurpegia".

Alkatearen erantzuna

Oxel Erostarbe alkateak onartu egin du Udalak aparejadore zerbitzuaren gaineko lehenengo auzia galdu izana baita hilabeteak direla horren berri jaso zutela. Argitu du, baina, Udalak errekurtsoa aurkeztu duela erabaki horren aurrean. "Onartzen dugu lehenengo epaiketako emaitza eta errekurtsoa egitearen gainean gaizkiulertuak egon direla. Gaizki ulertu horren berri izan dugun momentuan egoera argitu nahi izan dugu. Auziaren gaineko txosten osoa prozesuaren hasieratik ikusgai izan dute eta aurrerantzean ere ikusgai izango dute zinegotzi guztiek. Batzuk Elgetaren interesen alde dihardugun bitartean, beste batzuk udal hauteskundeak galtzearen amorruarekin itsututa edozer eta edonon esateko gai dira. Oposizioak Elgetaren kalte diharduen bitartean auzia bideratzeko lanean jarraituko dugu".

EAJ-EAren testu osoa

Bilboko epaitegi batek 56.670€ (9.429.095 pts) ordaintzera kondenatu dio Elgetako Udalari, Aparejadorea kaleratzeagatik.

 

Alkateak hiru hilabetetan zehar, ezkutatu du erabakia; elgetarrei, oposizio eta ANVko zinegotziei.

 

Duela urtebete, Elgetako Udal Gobernuak  (Aralar eta ANV) erabaki zuen Alberto Olalde aparejadorearekin lan harremana amaitzea. 2008ko azaroaren 6an Bilboko epaitegi batek kondenatu zion Udalari 56.670€  eta hilabeteko nominak ordaintzera edota langilea Udalean onartzera. Udalak erabakia errekurritzeko aukera du.

 

Behin baino gehiagotan salatu dugu Oxel Erostarbe eta bere taldeak daramaten pertsonal polítika penagarria.

 

Baina hau ez da dena, Alkateak epaitegiaren erabakia ezkutatu dio Elgetako herritarrei, oposizioan gauden zinegotziei eta baita ANVko zinegotziei ere.

 

Otsailaren 4an izandako plenoan, Patxi Basaurik galdetu zion Alkateari ea ze berri genuen aparejadorearen auziaren inguruan, eta erantzun ziguten ez zekitela ezer, hurrengo egunetan elkartu behar zirela abokatuarekin. 

 

Otsailaren 16an izandako Ogasun eta pertsonal batzordean, berriz ere galdetu genuen auziaren inguruan eta orduan eman zigun epaitegiaren erabakiaren berri.

 

Oxel Erostarbek lau haizetara zabaldu du politikan  gardentasunaren  beharra,eta informazioa zabaltzaren garrantzia, hemen dugu horren erakusle garbia.

 

Hau da gobernuko taldeak predikatzen duen ,langileen interesen defentsa?

 

Auziaren berri eman nahi izan diogu Elgetar guztiei, ezagutu dezaten Oxel Erostarbe Alkatearen benetako aurpegia.

Aralarren erantzuna, osorik

Hauteskundeak tarteko EAJ-EAk elgetarrak nahastu beste asmorik ez duten idatziak kaleratzen dihardu azkenengo asteetan. Urte osoa oposizioa oposizioagatik egiten jardun ostean interes elektoralistak ikusten ditugu EAJ-EAren idatzien ostean.

 

Egia da Udalak galdu egin duela aparejadore zerbitzuaren gaineko lehenengo auzia. Hilabetak dira horren berria jaso genuela eta berria jaso eta berehala errekurtsoa egiteko proposamena egin zigun gure abokatuak eta normala den moduan baiezkoa eman genion. Gure abokatuak izandako arazo batzuk tarteko aurreko astera arte ezin izan dugu gure abokatuarekin egon, batzarra egitekoak ginela zinegotzi guztiek zekiten eta batzara horren berri hazienda batzordean eman da.

 

Udal organigraman ez du aparejadorerik Elgetako Udalak, zerbitzuko kontratatua da Elgetako Udalak aparejadorearekin edo arktektorarekin duena. Ez dugu baloratuko epaiketan Patxi Basaurik esandakoa, hiru hamarkada alkatetzan dagoenak jakin behar lukelako Udalak duen organigrama zein den. Jakin behar luke udal-langile eta zerbitzua ematen diguten enpresen arteko desberdintasuna. "Amnesia tenporal" izan daiteke EAJ-EAko ordezkarien diagnostikoa, batzuk Elgetaren interesen alde dihardugun bitartean, beste batzuk udal hauteskundeak galtzearen amorruarekin itxututa edozer eta edonon esateko gai dira.

 

Auziararen gaineko txosten osoa prozesuaren hasieratik ikusgai izan dute eta aurrerantzean ere ikusgai izango dute zinegotzi guztiek. Onartzen dugu, lehenengo epaiketako emaitza eta errekurtsoa egitearen gainean gaizkiulertuak egon direla, gaizki ulertu horren berri izan dugun momentuan egoera argitu nahi izan dugu. Gardentasuna da gure ikur eta horretan jarraituko dugu. Oposizioak Elgetaren kalte diharduen bitartean auzia bideratzeko lanean jarraituko dugu.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak