Ostiada Oi! taldeko mutilak ez dira zapatuan gaztetxeko agertokian bakarrik egongo. Beste bi talde izango dituzte lagun; Coldblood eta Jonny Gerriwelt talde ondarrutarrak, hain zuzen ere. Kontzertuak agur kutsua izango du, izan ere, Elgetako gaztetxean behin baino gehiagotan emanaldia egin duen Jonny Gerriwelt taldearen azken bigarren emanaldia izango da honakoa. Lagunarteko kontzertua izango da, beraz.
Antolatzaileek aurreikusten dute kontzertuari 22:30ean hasiera ematea.
Sarrera hiru euro da.
Aurretik, afaria
Eta aste bukaerari hasiera konpletoa eman nahi diotenendako gaztetxekoek afaria ere antolatu dute kontzertua hasi aurretik. Patatak errioxar erara, solomoa piperrekin, postrea eta txokolatea daude menuan eta zortzi eurotan dago. Barikua, hilak 20, da afari horretarako izena emateko azken eguna Haizea tabernan.