Ostatuk irabazi du pintxo lehiaketa

Edu Mendibil 2008ko urriaren 19a

Ostatu tabernak irabazi du gaur eguerdian jokatutako pintxo lehiaketa. Herriko zazpi tabernek hartu dute parte eta epaimahaiak ez du lan erraza izan. Elgetako Hotelak eraman du bigarren saria eta Bolatokik hirugarrena. Eguraldia lagun giro bikaina izan da goiz osoan Elgetan.

Pintxo lehiaketaren aurretik, perretxikoak batzeko ibilaldia egin dute eta ondoren erakustaldia izan da plazan. Elgetako I. Pintxo lehiaketan herriko zazpi tabernak izan dira lehian. Epaimahaian honako hauek izan dira: Itziar Olabe (Ozkarbi elkartetik), Jose Luis Garcia (Intxorta), Jose Manuel Sarasua (Gure Borda) eta Daiame Baro eta Bego Sanchez (Mendi mendian). Esan bezala, Ostatuko Arantxa Aretxagak eraman du lehen saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak