Ospe handiko aktoreak, baina maila eskaseko antzezlana

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 23a, 14:46
Manuel Galianak, Emma Ozoresek eta Maria Jose Alfonsok publikoaren aurreikuspenak bete zituzten. Ez, ordea, 'Desnudos en Central Park' antzezlanak.

Gaur egun, asko dira euren burua ezagutzera emateko edozer gauza egiteko prest daudenak. Eta hedabideek ondo baino hobeto aprobetxatzen dute osperako jendeak duen grina hori. Premisa  horien bien bueltan eraikita dago Elgetan ikusgai egon den Desnudos en Central Park antzezlana.

Amua, aktore ezagunak

   Manuel Galianak hartzen du antzezlanean pisu handiena. Gerry pertsonaia antzezten du, idazlea. Loli emaztea, berriz, Emma Ozoresek antzezten du. Aktore ezagunak dira, ospe handikoak eta zalantza barik izen oso erakargarriak antzezlana ikustera joateko. Lan bikaina egiten dute. Obra elkarrizketaz beterik dago, eta aktoreei nabari zaie testua ondo ezagutzen dutela. Elkarrizketa horiek, baina, amaigabeak egiten dira, gehienbat lehenengo ekitaldietan. Komedia da Desnudos en Central Park eta baditu barre egiteko zenbait ateraldi, baina bigarren irakurketa bat ere egin daiteke zertxobait dramatikoagoa. 

     Kronika zabalagoa ASTELEHENEKO GOIENAKRIAN.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak