Oskar Carrascal: "Internet puntua ez dut Elgetan baliagarri ikusten"

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urr. 22a, 19:50
Alderdi politikoen artean eztabaida piztu du Internet puntua ez jartzeko hartutako erabakiak. Oskar Carrascal kirol teknikariak astean egindako batzordean azaldu ditu ezetzaren zergatiak.

Foru Aldundiak erantzun bat behar zuen eta bi lagunek presazko erabaki bat hartu zuten irailaren 27an. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako kiroletarako Internet Informazio Puntua Bolatokian ez jartzeko erabakia hartu zuten Oskar Carrascal kirol teknikariak eta Oxel Erostarbe alkateak.
Egunotan ikusi ahal izan dugun moduan erabaki horrek gainerako alderdi politikoen kritikak jaso ditu, gehienbat Elgetako Abertzaleak koalizioarenak. Aldundiaren eskaintzari ezetza eman izana ulergaitza egiten zaio Patxi Basauriren taldeari eta erabaki okerra hartu izana leporatu die Elgetan Udal Gobernua osatzen duten bi taldeei. Eusko Abertzale Ekintza printzipioz ekipoa jartzearen alde agertu da, baina azaldu dute ez zutela iraileko kiroletako batzordera joaterik izan.


Azalpenak
Asteko kiroletako batzordean eman ditu erabakiaren gaineko argibideak Oskar Carrascal kirol teknikariak. "Ez nuen Internet puntu hori Elgetan ikusten", esan du Carrascalek. "Kiroletara mugatutako kontsultak bakarrik egin daitezke ordenagailu horretan", argitu zuen Carrascalek. "Herriko kirol instalazioen erabiltzaileen profila ez dator bat horrelako zerbitzu batekin eta gainera, kokapen arazoa ere ikusten nion. Bolatoki taberna zen geneukan aukera bakarra eta umeen jolaserako besterik ez nuen ikusten ordenagailu hori ". Carrascalek herri handiagoetarako gehiago ikusten ditu horrelako zerbitzuak. Rebeka Ubera kirol zinegotziak argitu du kontsulta puntu mugatua zela Aldundiak eskaintzen zuena eta ez puntu zabal bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak