Osasun etxean hasi dira gripe arruntaren aurkako txerto kanpainarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 14a, 15:28
Urriaren 31ra arte egunero ipiniko dituzte txertoak Elgetan. Aurretik txanda hartu beharra dago.

Gainerako osasun etxeetan bezala, Elgetan ere gaur hasi da 2009ko gripe arruntaren aurkako txerto kanpaina. Aurten, pare bat aste aurreratu den kanpaina hori normalean urrian hasten baita. A gripearen txertaketarekin bat ez egiteko hartu da neurri hori. Guztiz zehaztuta ez badago ere Madrilgo osasun ministeritzak dio A gripearen aurkako txertaketa kanpaina azaroan hasiko dela.

Txanda hartu behar da

Aurreko urteetan bezala, txertoak 65 urtetik gorako guztiendako izango da, baita gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik beherakoendako ere. Gaixotasun horien artean daude diabetesa eta bihotzeko, biriketako zein giltzurrunetako gaixotasunak.
     Kanpaina irailaren 14tik urriaren 31ra arte luzatuko da. Ezinbestekoa da erizainarengana joan aurretik txanda hartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak